Donostiako Gabonak Santa Katalina zubian piztuko da

Urumeako akrobazia ikuskizuna, Donostiako Orfeoiaren emanaldia eta su artifizialak izango dira piztuarekin batera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Gabonak inauguratzeko agertoki bat estreinatuko du. Oraingoan, aukeratu den lekua Santa Katalina zubia eta Urumea ibaia dira. Datorren ostiralean, abenduak 1, arratsaldeko 18:30ean, Gabonetako argiak piztu, Gabonetako Azoka ireki eta Gabonak igaro arte iraungo duen aisialdi eta kultura programa zabal bat jarriko da martxan.

Urumea ibai gaineko akrobazia-ikuskizun ederrak, Donostiako Orfeoiaren emanaldiak eta su artifizialek giro ezin hobea sorraraziko dute hiriko auzoetako 128 kaletan banatu diren 600 argi elementuak ofizialki pizterakoan.

Aurten, berrikuntzen artean, nabarmentzekoak dira:
  • Askatasunaren hiribideko
  • argiztapen berria
  • Erregina Erregentearen kaleko izei argitsua (20 metroko garaiera duena eta Victoria Eugenia ondoan jarria)
  • Loiola kaleko sabai argitsua (snow fall efektu berritzaile eta guzti)
  • Zurriolako bola argitsua (12 metro garai); Donostiako Boulevardeko argizko bolak
  • eguzki energiaz piztutako argiteria Ramon Labayen plazan

Gabonetako kanpaina —Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotzigoak antolatua Donostia Sustapenaren bidez— urtarrilaren 7ra arte luzatuko da eta hiria eguberriko espirituaz blai utziko du.

Gabonetako Azoka

Abenduaren 1ean Gabonetako Azoka ere zabalduko da, urtez urte hazten jarraitzen duena. 64 etxola izango ditu, aurreko Gabonetan baino 7 gehiago: Urumea pasealekuan, 40; eta Ramon Labayen plazan, 24. Beti bezala, egun hauetan ohikoak diren produktuak salgai egongo dira etxoletan:
  • jostailuak
  • eskulanak
  • turroiak, opariak
  • Eguberritako apaingarriak, etab

Zaporeak, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea, Ukrainiari Laguntzeko Kolektiboa eta horien moduko erakundeak ere topatuko ditugu etxola batzuetan.

Gabonetako Argiteria

Gabonetako argiak egunero piztuko dira 17:45etik 22:00etara, larunbatetan eta jaiegun bezperetan izan ezik, egun horietan 23:00ak arte egongo baitira piztuta. Urtarrilaren 7ra arte ibiliko da argiteria. Aipatutako arkuez eta elementuez gain, Udaletxeko, Konstituzio Enparantzako Liburutegiko, Victoria Eugenia Antzokiko fatxada eta Maria Cristina hotela argiztatuta ikusiko ditugu berriro.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/11/27-an argitaratua