Udalak 'Café con Alexa' proiektua aurkezten du

Ahots-teknologiak ekitate digitala lortzeko dituen aukerak aztertzeko proiektua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zerbitzuak, produktuak, programak eta ekimenak digitalizatzen ditugu. Baina, pertsona guztiengana iristen ari al dira digitalizazio horrek eskaintzen dituen aukerak?

'Cafe con Alexa' sortu da, ahots-teknologiak teknologiarako sarbidea erraztu diezaiekeen ikusteko asmoz, ezin direla sartu sentitzen duten pertsonei, eta gure bizitzako esparru guztietan gertatzen ari diren aurrerapen teknologikoez gozatzeko.

Horretarako, Donostiako Udala, Donostia Lagunkoiaren bitartez, Gizarte Ekintzako Zuzendaritzako Adinekoen Elkarteen Lagunkoitasunari Laguntzeko Zerbitzua, APTESen laguntzarekin, eta Apitropik diseinatzen eta errazten lagunduta, Donostiako Bidebieta auzoko bi adineko elkartetara hurbildu gara: ATERPEA eta Guardaplata, eten digitala murrizteko ahots-gailuek duten ahalmenari buruz elkarrekin hausnartzeko.




Pertsonak erdigunean




Hausnarketa horren erdigunean beti egon dira pertsonak, eta guztion onerako proiektu partekatu baten parte sentiarazten gaituzten konfiantzazko loturak eta harremanak. Horrela, kafe baten inguruan, hainbat gairi buruz hitz egin dugu, hala nola aurrerapen teknologikoek planteatzen dizkiguten erronkei buruz, tresna eskuragarriagoen beharrari buruz, gai etikoei buruz, eta abar.
Topaketa horien bidez, elkarrekin ikasi dugu ahots-teknologiari buruz, etasaio bakoitzean ikusi dugu ere nola hazten zen teknologiarekiko interesa. Baina, horrez gain, lan egiteko modu humanista eta esperimental honek konfiantza-gune bat sortu du, non pertsonak beti egon diren berrira irekita, ahalduntze-prozesu kontziente eta kritiko bat garatuz teknologia horien aurrean.


Pertsonen arteko konfiantza eta lotura lantzearen garrantzia





'Cafe con Alexa'rekin ahots-teknologiaren inguruko beharrak eta aukerak identifikatu ahal izan ditugu; halaber, oraindik bide luzea du arrakala digitaleko egoeran egon daitezkeen pertsonen nahiekin benetan konektatzen duen aukera izateko. Elkarrekin egiaztatu dugu ekitate digitalerantz aurrera egiten jarraitzeak konfiantza lantzea, askotariko pertsonen arteko konexioa erraztea eta teknologia komunitario gehiago eta hobea esploratzeko eta diseinatzeko espazioak sortzea dakarrela.

Donostiako udalak bultzatutako 'Café con Alexa' proiektuaren laburpen bideoa; APTES elkartearekin lankidetzan eta Apitropik diseinu eta errazte lanetan.

2023/07/18-an argitaratua