AktibaTek, arrakala digitalari aurre egiteko proiektua

Adinekoak gaitasun digitaletan ahaldunduz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


AktibaTek Nahia Uranga eta Aitor Soroa gazteek sortutako proiektua da eta eten digitala murrizten laguntzea du helburu, Donostiako adinekoak beren gaitasun digitaletan ahaldunduz ikaskuntza aktiboko metodologia baten bidez.

Horretarako Escape joku bat diseinatu, garatu eta dinamizatu dute, adinekoentzat, prestakuntza eta jarduera interaktibo eta dinamikoak uztartuz.
Oraingo honetan, jarduera Izarbide eta Erdialde elkarteen lankidetzarekin antolatu da, beraiek eskeintzen duten formazio osagarri gisa, eta hurrengo saioa azaroaren 3an izango da.

Zer da eten digitala?


Eten digitala da gaur egun aurre egin behar diogun erronka sozial nagusietako bat, eta esanguratsua da adinekoen artean.
Ekimen hau, maiz bere gaitasun digitalean erantzukizuna duena dela uste dugun arren, digitalean inor atzean ez uztea guztion ardura den konpromiso partekatua dela ohartzea ezinbestekoa dela uste izatetik sortu da.

Martx Up


Proiektu hau Martx Up! programaren barruan garatu da.
Donostia Gazteriak antolatutako ekimen honek, 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatu eta abian jarri nahi ditu, sormena, autoenplegua eta hiriaren hobekuntza sustatuz.

2023/10/26-an argitaratua