Hilerriak: Santu Guztien Eguna

Informazio erabilgarria

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hilerrietako ordutegiak


Polloe eta Altzako hilerriak
  • Apiriletik urrira 8:00etatik 20:00etara
  • Azarotik martxora 8:00etatik 19:00etara

Polloe
Polloe inguruko nitxoen gunea irekita egongo da:
  • Urriaren 28ra arte: 08:00etatik 13:30era
  • Urriak 29, 30 eta 31; eta azaroak 1: 8:00etatik 18:00etara

Igeldo
Igeldoko hilerria une oro irekita egongo da.

Garraio publikoa

Hilerrietara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da
  • Polloera iristeko autobus lineak: 9, 24, 27, 41, 42
  • Altzara iristeko autobus lineak: 13, 24, 27, 31, 38
  • Igeldora iristeko autobus linea: 16

Dbuseko linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak kontsulta ditzakezu.

Jarduerak

Heriotzari bizia ematen: Heriotza garrantzitsua delako” jaialdiaren III. edizioa dela-eta, Polloek lagunduta, musika-emanaldi labur batzuk antolatu dira. Urriaren 29an, larunbatarekin, eta azaroaren 1ean, asteartearekin, egingo dira, Donostiako Dantza eta Musika Eskolaren laguntzarekin.
Ekitaldia 12:00etatik 13:00etara izango da, hilerriko hainbat tokitan.

Santu Guztien egunean, azaroaren 1ean, asteartearekin, meza egingo da Polloe kaperan, 12:00etan. Mezan, Jaialdiko musikariei entzuteko aukera izango da.

Loradendak

Landare eta loreen salmenta postuak Polloeko hilerriaren inguruetan egongo dira azaroaren 1era arte.

2022/10/28-an argitaratua