Donostia Merkataritzako Sarien 4. Edizioa

Sarituak izan dira: Casa Benegas,Hawaii, eta Loreak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak Merkataritza Egunaren edizio berri bat antolatu du. Bertan, Merkataritza Sariak entregatu dira, euren lana aintzat hartzeko eta goraipatzeko.

Honakoak izan dira sarituak: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian, Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian, eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian.

Ernesto Gasco Alkateordeak zera adierazi du: “Donostiako merkataritza egunero merkataritza esperientzia berriak garatzen saiatzen da. Etengabe berritzen ari diren dendak ditugu, euren negozioak inguru xarmangarri bilakatzeko. Horrek hiriari onura ekartzen dio eta ondorioz, Donostiari merkataritza erreferentea izaten jarraitzeko aukera ematen diote. Sari hauekin Donostiako gizarte eta ekonomia sarean burutzen ari diren lana saritu nahi dugu eta bertako merkataritza berrikuntza, digitalizazioa, esperientzia eta tradizioa uztartzeko gai dela nabarmendu nahi dugu”.



2018/06/22-an argitaratua