Ekainaren 8an, astelehena, Txaparrene pasealekua itxiko da

Lanak 21:00etan hasiko dira eta ekainaren 9an, asteartean, amaituko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Astelehen honetan, oinezkoen pasabidea desmuntatuko dute Intxaurrondo auzoko Parada Baserria kaleko 46. zenbakiaren parean dagoen trenbidearen gainetik.

Pasabidea desmuntatzeko, makina astunekin lan egingo da Txaparrene pasealekutik, Baserri Parada kalearen ondoko eremuan; beraz, oinezkoentzako, txirrindularientzako eta ibilgailuentzako pasabidea moztu beharko da.

Lanak ekainaren 8an, astelehenean, 21: 00etan hasiko dira eta ekainaren 9an, asteartean, amaituko dira.

Eguraldi txarra izanez gero, desmuntatze-lanak beste data batera atzeratu daitezke, eta, hala balitz, dagokion moduan jakinaraziko litzateke.

2020/06/05-an argitaratua