Lore eskaintza eta dantza Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko

Abenduaren 1ean, elkarretaratzea kaltetuen oroimenaren aurrean, eta azaroaren 30ean Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza ikuskizuna

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Giza Eskubideen arloaren eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren bitartez eta Acasgi, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, hainbat jarduera antolatu dituzte abenduaren 1ean, astelehena, GIB/HIESaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan.

Egun horretan, 12:00etan, aipatutako elkarteetako kideek eta eta udalbatzako kideak lore eskaintza egingo diete memorialean birusak kaltetutako pertsonei, Kalkutako Teresa Plazan, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Ekitaldian, “Komunitatea, eskubideak eta bizitza duina” izenburupean GIB/HIESaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteek osatu duten manifestua irakurriko da.

Bezperan, azaroaren 30ean, igandean, 12:30ean, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantza emanaldi bat eskainiko du. Bertan 90 dantzarik hartuko dute parte. Dantza klasiko, garaikide eta euskal dantzako koreografiak izango dira, horietako batzuk berariaz horretarako sortutakoak. Jarduera honek adierazpen artistikoa eta GIBari eta HIESari buruzko kontzientziazioa uztartzen ditu, eta, artearen bidez, elkartasun- eta itxaropen-mezu bat sustatzen du.

Lazo gorridunak

Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta Udaletxean bertan lazo gorridun kartelak jarriko dituzte, Hiesaren aurkako borrokaren ikurra dena. Gainera, Kursaala begizta gorriarekin argiztatuko da.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez "elkarteek lan handia egiten dute prebentzioan, detekzioan eta pertsonen arretan. Baita gizartea sentsibilizazioan, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza ziurtatzeko". Gainera, kaltetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazi die. Era berean, ONUSIDAren helburua betetzeko indarrak batzeko beharra azpimarratu du, "2030.urterako GIBari amaiera emateko, estigma errotik kentzeko eta ikerketan aurrera egiteko”.

2024an Osakidetzak 125 GIB diagnostiko berri jakinarazi zituen eta 22 HIES kasu berri diagnostikatu ziren, 100.000 biztanleko tasa 1,0ean kokatuz.

2025/11/28-an argitaratua