Euskaragida: euskarazko produktu interesgarrienak 10 urte azpiko haurrentzat

On line ikusgai www.donostiaeuskaraz.eus webean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskaragida, Euskarazko Produktuen Gida 2023 argitaratu du paperean eta online. Aipaturiko gidak haurrei zuzendutako euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika...). Era berean, produktuak hiru adin tarteka daude banatuta:
  • 0-4 urte
  • 5-9 urte
  • eta 10-12 urte

Gidan produktu bakoitzaren prezioa ere ageri da.

12.000 ale banatuko dira eta online bertsioa izango du


Aurten ere, 10 urtetik beherako haurren artean banatuko da gida hiriko ikastetxeen elkarlanari esker. Gida LH 4tik beherako haurren artean banatuko da. Horrez gain, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da. Guztira 12.000 ale banatuko dira.

Gida on line ere ikusgai dago Udaleko Eukara Zerbitzuko www.donostiaeuskaraz.eus webean.

Jon Insausti Donostiako Turismoko, Kulturako eta Euskarazko zinegotziaren esanetan gida lagungarria izango da euskarazko produktuen aukeraketa egokia egiteko. “Liburuaren ezaugarriekin eta gaiarekin asmatuz gero, haurrak gusturago irakurriko du eta irakurtzeko zaletasuna areagotu egingo zaio. Beraz, gida tresna lagungarria dela iruditzen zaigu”.

2023/11/22-an argitaratua