Errefuxiatuak, ongi etorri! erakusketa zabalik

Ekainaren 15etik 25era Aieteko Kultur Etxean ikusgai egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ekainaren 20a Errefuxiatuen Mundu Eguna dela-eta, Donostiako Udalak, SOS Arrazakeriarekin batera, erakusketa bat antolatu du Europa eta munduko hainbat herrik pairatzen dituzten errefuxiatuen krisiaren alderdi nagusiak ezagutzera emateko.

"Errefuxiatuak, ongi etorri" erakusketak helburu du, informazioa ematea siriako krisia sortu dituzten arrazoien inguruan eta pertsona errefuxiatuek egun bizi dituzten egoeren inguruan. Horrez gain, gertatzen ari diren beste hainbat gatazka eta herritarren lekualdatzeak ezagutzera ematen ditu.

17 panelen zehar krisialdien arrazoi eta ezaugarriei buruz hausnartzeko aukera izango da.

Erakusketa hau herritar guztiei irekita dago eta ordutegia ikusteko egin klik ondorengo estekan: ordutegia eta informazio gehiago.

2017/06/15-an argitaratua