Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuaren aurkezpena

Ane Irazabal , Karlos Zurutuza eta Mikel Ayestaran egileek solasaldia egingo dute gaur, abenduaren 15ean, 19:30ean, San Telmo Museoan, iraultza arabiarrak izan dituzten herrialdeen iragana, oraina eta etorkizunaz hitzegiteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaberri Arabiarra izenpean, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean altxatu ziren herrialde arabiarrak 2011n. Indarkeriak, hala ere, demokraziak baino arinago egin du aurrera. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuan hiru kazetari adituk herrialde hauen iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen dute.



Hizlariak: Ane Irazabal – Euskal kazetariak 2017saria -, Karlos Zurutuza eta Mikel Ayestaran

Moderatzailea: Jaime Otamendi

Mahai Ingurua euskaraz izango da.


Antolatzaileak: Literaktum / Donostiako Udaleko lankidetza atala

2017/11/15-an argitaratua