Ez dago amiantorik Altzako Kiroldegiko lursailean, agindutako ikerlanaren arabera

Bilera batera deitu zaie auzo elkarteei. Gaur (uztailak 27) izango da, 18:00etan, Casares Kultur Etxean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Alfonso Gurpegui (ezkerra) eta Enrique Ramos (eskuina) zinegotziak
Ingurumeneko zinegotzi ordezkari Alfonso Gurpegik eta Hirigintza Sostengagarriko eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkari Enrique Ramosek goizean aurreratu dutenez, Ekos Estudios Ambientales SL enpresak egindako txostenaren emaitzak onak izan dira

Hamahiru lagin hartu dituzte Altza auzoko kiroldegirako izango den lursailean. Hamabitan ez da amiantorik agertu, eta, beste batean, oso kantitate txikia zegoen: kilo bakoitzeko, 100 mg baino gutxiago.

Hala, oztoporik ez dago Altzako kiroldegia auzoan errealitate bihurtzeko bidean.

Azterlanaren emaitzen berri zehatzagoa emateko, eta horren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, bilera batera deitu zaie auzo elkarteei. Bihar izango da, 18:00etan, Casares Kultur Etxean. Bestalde, hurrengo astean, amiantoari buruzko batzorde ez iraunkorra bilduko da, albiste garrantzitsu honen berri emateko eta emaitzak sakonago azaltzeko udal talde guztiei.

2017/07/26-an argitaratua