Parketarrak 17 auzotan izango da ekainaren 2ra arte

Kontsultatu programazioa eta datak albistearen barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Parketarrak egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da maiatzean eta ekainean, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz. Lehen saioak maiatzaren 15ean hasiko dira Altzan, Añorgan, Morlansen eta Txomin Enean. Hortik aurrera, ekainaren 2ra arte, hiriko auzoetako hainbat parketan eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera izango dute haurrek zein horien gurasoek, doan.

Parketarrak ekimenaren helburu nagusia da haurrek euskara erabiltzea kalean eta parkeetan jolasean ari direnean. Egitasmo hau bi programatan banatuta dago:
  • Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolatuta
  • Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat

Egitaraua



AUZOADATAORDUA-ADINALEKUA
AltzaMaiatzaren 15, 22 eta 29
(astelehena)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Casares kultur etxe parean
(euriarekin kultur etxe barruan)
MorlansMaiatzaren 15, 22 eta 29
(astelehena)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Leire plaza
Txomin-eneaMaiatzaren 15, 22 eta 29
(astelehena)
3-5 urte: 17:00Arteleku plaza
AñorgaMaiatzaren 15, 22 eta 29
(astelehena)
3-5 urte: 17:00Amassorain ikastola
Loiolako ErriberakMaiatzaren 16, 23 eta 30
(asteartea)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Santiago Plaza
Maria Zanbrano plaza
EgiaMaiatzaren 16, 23 eta 30
(asteartea)
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Martin Santos plaza
Martutene Maiatzaren 16, 23 eta 30
(asteartea)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Martuteneko parkea, ikastola ondoan
Parte ZaharraMaiatzaren 16, 23 eta 30
(asteazkena)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Zuloaga plaza
Antigua
Maiatzaren 17, 24 eta 31
(asteazkena)
3-5 urte: 17:15
6-9 urte: 18:15
Mikel Laboa plaza
HerreraMaiatzaren 17, 24 eta 31
(asteazkena)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
San Luis Gonzaga plaza
AmaraMaiatzaren 18, 25 eta ekainaren 1
(osteguna)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Araba Parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)
Amara BerriMaiatzaren 18, 25 eta ekainaren 1
(osteguna)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 17:00
Ferrerias plaza, Olaeta kalea
GrosMaiatzaren 18, 25 eta ekainaren 1
(osteguna)
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Nafarroa Beherea plaza
IbaetaMaiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2 (ostirala) 3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Karlos Santamaria plaza

IgeldoMaiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2 (ostirala) 6-9 urte: 17:45Herriko plaza
AieteMaiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2 (ostirala) 3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza
Gros Maiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2 (ostirala)3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Katalunia Plaza
IntxaurrondoMaiatzaren 19, 26 eta ekainaren 2 (ostirala) 3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 18:30
Bernart Etxepare plaza
(euriarekin Intx patioan)

Pasa den martxoko saioen balorazioa ona izan da


Martxoan antolatutako saioek harrera ona izan zuten: 1065 haurrek eta 225 gurasok parte hartu zuten. Guztira, 99 saio antolatu ziren. Saioetan parte hartu zuten gurasoek oso ondo balioetsi dute ekimena.

Kalean eta parkean jolasteko ohiturari eustea garrantzitsua iruditzen zaie eta beste jolas batzuetan aritzeko aukera izatea ere bai: flopi-flopi, Krokodrilo jauna, lau izkinak, baloi eseria eta abar. Gainera, kalean euskaraz jolasteko ohitura sustatzearen aldekoak dira.

Aurten ere, egitasmoa 17 auzotan egingo da: Gros, Antigua, Altza, Añorga, Bidebieta, Igeldo, Loiolako Erriberak, Txomin-enea, Martutene, Amara, Amara Berri, Parte Zaharra, Egia, Aiete, Morlans, Ibaeta eta Intxaurrondon.

Donostiako auzo gehienetan sortuta daude euskara batzordeak eta auzoan bertan euskara sustatzeko plangintzak ari dira aurrera eramaten. Plangintza horien helburuetako bat da euskara aisialdi eremuetan erabiltzea eta horretarako Parketarrak ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/05/15-an argitaratua