Urriak 9: trafiko aldaketak 3 Hondartzetako Krosa dela eta

Lasterketa 10:00etan hasiko da eta Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

3 Hondartzetako Krosa 10:00etan hasiko da Satrustegi hiribidean eta Eduardo Chillida pasealekuan 11:30ak aldean amaitzea aurreikusten da. Proba Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.

Zehazki, 9:55etik itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. Hauek irekiz joango dira probaren azkeneko korrikalaria igaro ahala. Boulevard zumardia 9:55etik 10:15ak inguru arte itxita egongo da. 11:30ak aldera lasterketa amaitzea aurreikusten da.

Bestalde, igandean, Satrustegi hiribidea trafikoari itxita egongo da 06:15etik 13:00ak arte, gutxi gorabehera. Lasterketa nagusiaren irteera egin ondoren inguru horretan haurren Kros Txikia egingo da. Txikien irteera 11:30ean izango da.


Ibilbidea

10 kilometrotako krosa 10:00etatik 11:30era egingo da eta honako ibilbidea izango du: irteera Satrustegi hiribidean (zirkulazio-errei osoa) egingo da- Kontxa pasealekua (zirkulazioaren 2 erreiak) – Zubieta (zirkulazio-errei osoa) Easo – Askatasunaren Hiribidea – Miramar – Hernani (zirkulazio-errei osoa) – Boulevard (galtzada-2 bus errei) – Erregina Erregeordea (bus erreia) – Argentinar Errepublika (bi erreiak) - Santa Katalinako zubia (bus erreia) - Ramón María Lili (galtzada arrunta) – Zurriola hiribidea (bi erreiak) – Zurriola hiribidea (Lapurdiko erreiaren altueran hondartzatik hurbilen dagoena) - J.M.Barandiaran - Luis Pedro Peña Santiago – Zurriola (Kursaal eraikinaren atzealdetik, terrazen aldetik) – Zurriola zubia- Salamanca pasealekua (oinezkoen gunetik Jauregi Jenerala-Parma hoteleraino, hemen galtzadara pasako dira) – Pasealeku Berria – San Joan - Bretxa- Fermín Calbetón- San Jeronimo- Abuztuaren 31 – Nagusi - Ijentea (galtzada) – Nautikoa – Kontxa pasealekua (oinezkoen zonaldea) – Ondarreta – Eduardo Chillida pasealekua. HELMUGA.

Garraio publikoa

Zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira 9:45etik 10:45era, gutxi gorabehera: Dbus, Ekialdebus, Euskotren, Lurraldebus.


Lurpeko aparkalekuak: sarbideak eta irteerak

Boulevard
Sarrera: ezin izango dira sartu Erregina Erregeordearen kalean korrikalariak dauden bitartean.
Irteera: ezin izango dira atera lasterketaren azken korrikalaria igaro arte.

Kursaal
Sarrera: Zurriola moztuta dagoen bitartean ezin izango dira sartu
Irteera: ahal denean, korrikalarien artean tartekatuko dira, Zurriola hartuta, Nafarroa hiribiderako norabidean.

Okendo
Sarrera: ezin izango dira sartu Argentinako Erregina Erregeordea eta Argentinar Errepublikan korrikalariak dauden bitartean.
Irteera: Okendotik egingo da

Taxiak

Boulevardeko eta Idiakezeko geltokiak bertan behera geratuko dira lasterketa amaitu arte.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/10/07-an argitaratua