Donostian, beste behin, Bertako Produktuen Eguna izango da maiatzaren 10ean eta 11n

36 bat postu inguruko azoka izango da eta, besteak beste, barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. salduko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostian, maiatzaren 10ean eta 11n, Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa egingo da, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren bitartez, nekazaritzako elikagaien inguruneko produkzioei balioa emateko helburuarekin.

Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, parte hartuko duten hainbat erakunderekin, eta protagonista tokiko produktuak izango dira. Ostiralean eta larunbatean, karpan handi bat jarriko da Donostiako Boulevard-ean, eta, bertan, merkatua egingo da 36 bat posturekin.

Besteak beste, barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. salduko dira, den-dena gure ingurunean ekoiztua. Gune horretan, halaber, ‘Bertako produktuekin konprometituta’ sariak banatuko dira; hau da, Donostiako profesionalek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa eta egiten jakitea saritzen duena. Hiru kategoria sarituko dira: Donostiako ostalaritza-establezimenduak, saltokiak eta hotelak, eguneroko lanean tokiko produktuak erabiltzen dituztenak, kontsumorako nahiz salmentarako.

Ostiralean, hilaren 10ean, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinek (Loreka Haurreskola, Salesianos Donostia, María Reina Ikastetxea, Zuloaga Haurreskola, English School, Mary Ward eta Jesuitak Donostia) beren jantokietan soilik tokiko produktuekin prestatutako menua emango dute,

Punturik garrantzitsuena Boulevardean publikoarentzat jarritako karpa handia izango da, 36 erakusketarik osatutako merkatuarekin. Maiatzaren 10ean, ostiralean, 9:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta maiatzaren 11n, larunbatean, 9:00etatik 18:00etara.

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa nabarmendu du: "aurten, Alkateordetzak Donostiako Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa antolatu du, gure inguruneko profesionalen nekazaritzako elikagaiei herritarren artean balioa emateko egiten ari garen lanaren esparruan. Bi egunetarako jarduera eta ekimen mordoa programatu dugu, "Kilometro 0" produktua deiturikoarekin lan egiten duten sektoreko agente guztiekin elkarlanean, balio-kate osoa ezagutzera emanaz: ekoizleak, banatzaileak, saltokiak, hotelak, jatetxeak, merkatuak, ikastetxeak, e.a. Tokiko produktuak produktu paregabeak eta kalitate bikainekoak izateaz gain, ekoizten eta merkaturatzen dituzten inguruneko enpresen eta erakundeen lanaren emaitza ere badira, kontsumitzen dituzten herritarrenarekin batera”.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/05/06-an argitaratua