'0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri' programa, abian da

Izen ematea irailaren 15ean irekiko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Gazteriak haurdunaldian eta hazieran laguntzeko talde berriak aurkeztu ditu, “Haurren Ongizartea Oinarri” programaren baitan.

Zalantzak, beldurrak eta bizipenak partekatzeko gunea. Zerbitzu honen helburua da haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak trebatzea eta sostengua eskaintzea.


Talde desberdinak sortuko dira, haurdunalditik hasita haurrek 6 urte bete arte, garai bakoitzeko ezaugarri propioak kontuan hartuz.

Taldeak hurrengoak izango dira:
• Haurdunen taldeak
• 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak
• 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak
• 3-5 urte bitarteko gurasoen taldeak egongo dira
Haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.

  1. Izen ematea irailaren 15etik 24era.
  2. Taldeak urriaren 2tik aurrera jarriko dira martxan.
  3. Izena emateko: hazierataldeak@gmail.com
  4. Informazio gehiago: Donostia Gazteriako web orrian "Haurren Ongizatea" zehaztasun guztiekin

2023/09/12-an argitaratua