Miren Lazkano Europako Txapeldunari harrera

Eneko Goia alkateak eta Udal korporazioko ordezkariek harrera egin diote piraguista donostiarrari.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak harrera egin dio gaur arratsaldean Miren Lazkano piraguista donostiarrari. Lazkano Europako Txapeldun izan zen maiatzaren 9an Ivrea-n (Italia) egindako piraguismo slaloneko C1 mailako Europako Txapelketan. Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu du eta eskerrak eman dizkio Donostia maila gorenera eramateagatik. Era berean, animatu du orain arte bezala lanean gogor jarraitzeko, "ziur gaudelako poz gehiago emango dizkiguzula".

Lazkanok Udalaren oroigarria jaso du, eta eskertu du "horrelako garaipen bat lortzeko pertsona askok egin duten lana. Izan ere, horien guztien laguntza gabe ez litzateke posible izango. Orain gehiago nahi dut eta, horretarako, lanean gogor jarraituko dut".

2021/05/26-an argitaratua