Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeen deialdia egin da

Altza, Intxaurrondo eta Miracruz-Bidebietako auzo-elkarte eta arlo-entitateek azaroaren 15era arteko epea izango dute hautagaiak aurkezteko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Barrutiko Batzarra legegintzaldi bakoitzean berritzen da, Udal korporazioa osatu ostean. Horrela, hauteskunde prozesu honen emaitza izango den Batzar berriak 2023-2027 epean jardungo du.

Udal Batzarra Barrutiko kudeaketa-organo nagusia da, dagozkion eskumenen baitako tokiko gaietan auzotarren, kolektiboen eta entitateen kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa jarduten duena. Batzar hau 19 kidek osatzen dute, Barrutiko batzarraren Zinegotzi-burua, Barrutiko batzarraren zinegotzi-buruordea, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutako 7 kide, auzo elkarteetako 5 ordezkari eta arloko entitateen 5 ordezkari izango direnak.

Horrela, Zinegotzi-burua eta Zinegotzi-buruordea izendaturik eta Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatzeko hateskundeetarako deialdia 2023ko urriaren 17an eginik, azaroaren 15era arteko epea ireki da parte hartu nahi duten auzo-elkarte eta arlo-entitateek hautagaitzak aurkez ditzaten, betiere aipatutako lurraldekoak badira eta Herri Entitateen Erregistroan urtebeteko gutxieneko egonaldia egiaztatzen badute. Hautagaitza aurkezteko, erregistroan eskabidez sarrera eman beharko zaio elkarte edo entitatearen hautagai titularrarekin eta bere bi ordezkoekin osatutako zerrendari.

Bozketa eguna 2023ko azaroaren 25ean izango da Udaletxeko sarreran goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00rak arte. Ekialdeko Barrutikoak diren eta Herri Entitateen Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteek zein arlo-entitateek izango dute bozkatzeko aukera.

Alkatetza ebazpena, 2023/10/17ko GAOn, 205. Zkia duena eta Donostiako Udaleko Ekialdeko Barrutiko Batzarra osatzeko hauteskunde deialdia egiten duena

2023/10/27-an argitaratua