Udaltzaingoak eta Ertzaintzak San Sebastian eguneko segurtasuna koordinatuko dute

Segurtasun arduradunek antolaketa bateratua egin dute, jaia normaltasunez joan dadin bermatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaltzaingoa eta Ertzaintza izango dira San Sebastian bezperako zein eguneko segurtasunaren arduradunak. Bi polizien ordezkariek elkarlanean operatiboa antolatu dute, jaia normaltasunez garatzea bermatzeko, betiere, indarrean dauden arau zein oharrei jarraituz.

Jaiaz gozatu ondoren etxera itzultzeko gomendiorik nagusiena garraio publikoa erabiltzea da; eta oinez itzultzen bada bide erabilienetik eta argitsuenetik joatea, izan ere, bertan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia egiten dute. Era berean, gomendatzen da adi egotea poltsa diru-zorro, sakelako telefono eta abarrekin.

Segurtasun neurri hauen helburua da helburua da herritar guztiek jaiaz gozatzea bermatzea eta bandera igo aurreko orduetatik bandera jaitsi arte egiten diren danborrada eta jarduera guztiak behar bezala egiten direla zaintzea.

Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi Martin Ibabek eskatu du, "hiritarren atsedena errespetatzea, eta horretarako behar ez diren zaratarik ez sortzea". Izan ere, "jaiaz disfrutatu daiteke beste pertsona batzuek atsedena hartzen duten bitartean". Gainera, "dei egin du garraio publikoa erabiltzera, goizez zein gauez hiritik mugitzeko". Eta, halaber, eskatu du, "edozein arazo izanez gero Ertzaintza (112) zein Udaltzaingoarekin (092) harremanetan jartzea".

Informazio ofiziala

Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eskatu dute gizarte-sare ezberdinen bidez helarazi ahal daitezkeen albiste faltsuei kasurik ez egiteko, eta beraz, Udalaren zein Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren kontu ofizialen bidez ematen den informazioari kasu egiteko.

Jarraipen Mahai Teknikoa

Danborradako ekitaldi nagusietako segurtasuna bermatzeko Jarraipen Mahai teknikoak Garberako suhiltzaileen parketik lan egingo du. Bertatik koordinatuko dira hainbat zerbitzu jaia ondo joan dadin.

2020/01/17-an argitaratua