Donostiarrei deia "Oporrak bakean" proiektuaren parte hartzeko

Hitzaldi bat antolatu du otsailaren 20rako, ekimen solidario horren berri emateko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urte honetan 33 urte betetzen dira Donostian “Oporrak Bakean” programa abian jarri zenetik, bere ardurapeko bulegoaren, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartearen eta Fronte Polisarioaren arteko lankidetzari esker.

OPORRAK BAKEAN” programa honetan datza: Donostiako familia batzuek 10 eta 12 urte bitarteko ume sahararrak hartzen dituzte beren etxeetan, udan, bi hilabetez. Ekimen honen helburua da, ahal dela, adingabe horiek kanpamentuetan bizi dituzten bizi-baldintza gogorrak arintzea. Hemen dauden bitartean, osasun-azterketak egiten zaizkie, denetarik jaten dute, eta, batez ere, basamortuaz oso bestelako ingurune bat ezagutzen dute.

Duñike Agirrezabalaga zinegotziak azaldu duenez, “uda honetarako helburua da Euskadin 300 haur hartzea. Horietatik hogeita hamar, gure hirian izatea nahi dugu, uztailean eta abuztuan, eta, horregatik, donostiarren elkartasunari dei egiten diogu 15 harrera-familia berrik parte har dezaten proiektuan. Izena emateko epea apirilaren 15ean amaituko da.”

Familientzako informazioa


Esperientzia honetan parte hartu eta ume horietako bat hartu nahi duten familiek apirilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, Lankidetza Bulegora joanda (Aiete Jauregia, Aiete pasealekua, 65, 1.a), 943 48 19 83/630 533 468 telefonoetako batera deituta edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: oporrakbakean@donostia.eus. Web orrian ere kontsultatu daiteke: www.oporrakbakeandonostia.eus/es

Informazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan lor dezakezu: http://oporrakbakean.eus/es/. Bertan, Euskadi osoan abian jarritako kanpainaren berri izango duzu. “Orain bi familia ditut: bat Saharan eta beste Euskal Herrian” du izenburu aurtengo kanpainak.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/02/15-an argitaratua