Sariak banatu dira 34. Gazteen Antzerki Topaketan

14 eta 30 urte bitarteko 180 gaztek hartu dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketetako sariak joan den larunbatean eman ziren jakitera Kutxa Kultur plazan egindako ekitaldian.

Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra 19 antzezlan ikusi ahal izan dira hiriko eszenatoki esanguratsuenetan; hala nola, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan, Lugaritz Kultur Etxean, Antzoki Zaharrean, Kutxa kultur kluban eta Victoria Eugenia club aretoan. Eta guzti hau Donostia Kutura eta Kutxa Kultur bezalako hiriko eragileekin dugun elkarlanari esker izan da.

Sariei dagokionean bi mailatan sailkatu dira parte hartzaileen adinaren arabera; hau da, 14-18 urte bitartekoak junior mailan eta 18-30 urte bitartekoak senior kategorian.

Epaimahaia Maria Redondo, Miren Arrieta eta Asier Burguete aktoreek osatu dute.

Emandako sariak honako hauek izan dira:

Junior kategorian ( 14 -18 urte)


· Obrarik onena:“Improshow-a", 1+1=2 teatroa.
· Talde artistikorik onena:“El jardín de Azu”, Los alarmantes / Binahi Akademy.
· Taularatze onena: “Bizi lagunak”, Magouxkalumasa Oiartzungo Antzerki taldea.


Senior kategoria ( 18 -30 urte)


· Obrarik onena: “Lisistrata", Lisistratoak / Binahy Akademy.
· Talde artistikorik onena:“Uda gau bateko ametsa”, Zurriola Antzerki Eskola.
· Taularatze onena: “La mujer sola”, La Rata India.
· Aipamen berezia: “Ya es la hora”, La Rata India..


Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri jartzea eta, bestetik, formakuntza espezifikoa eskaintzea talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.

Ekitaldia bera, Xanti Agirrezabalak eta Erika Olaizolak gidatu zuten, umorez jositako hainbat pasarteri esker, bertaratu zen publikoa entretenituz.

Ondoren TABA jatetxeak eskainitako pintxoak dastatzeko aukera egon zen.

2023/06/20-an argitaratua