Telefonikak kobrezko kablearen ordez zuntz optikoa sarea hedatuko du Parte Zaharrean zerbitzu egokia bermatzeko. Izan ere, egungo telefonia sarea zerbitzurik gabe geratuko da 2021eko urrian.
Egungo hirigintza araudia ikusita, batetik, Parte Zaharra Kultura Ondasuna Monumentu Multzo kategorian izendatu izana, eta, bestetik indarrean dagoen Plan Berezia dela eta, ez da onartzen fatxadetan kableak zabaltzea.
Testuinguru horretan, Donostiako Udalak irtenbiderik egokiena proposatzen du: instalazio komun bat izatea, zuntz optikoaren sareaz azken erabilera-puntu bakoitzera hedatzea eta horren ondoren fatxadetan zabaldutako kableatu guztia kentzea.
Komunitateen erantzukizuna
Komunitateei informazio tekniko zehatzagoa emateko, hedapen horrek komunitatearentzat izan ditzakeen baldintzei buruzkoa eta, hala badagokio, horrek ekar dezakeen kostuen hasierako estimazioa eman ahal izateko, gai horri buruzko azterlan bat egiteko eskatu du Udalak gai horretan espezializatutako Elecnor enpresari.
Hori dela eta, baliteke datozen asteetan enpresa horretako teknikariren batek, behar bezala akreditatua, komunitateko atariaren barrualdea bisitatu behar izatea azterketa hori egin ahal izateko, beraz, jabeei eskatzen zaie bertara sartzeko laguntza ematea.
Tramitea
Apirilaren 19tik aurrera udal webgunean, Tramite eta Zerbitzuen atalean
"Jabeen Erkidegoei aholku ematea Eraikinak Birgaitzeko" online izapidea eskura egongo da. Komunitate bakoitzeko ordezkariak eskatu behar du zerbitzu hori, eta gai honi buruzko aholkuak ematea izango du helburu.
Tramitera sarbidea "Jabeen Erkidegoei aholku ematea Eraikinak Birgaitzeko"
- Informazio gehiago:
- Aholkularitza: 943 48 34 94
- Etxegintza