Behobia / Donostia lasterketa: aldaketak aparkalekuetan, garraioetan eta errepideetan

Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren azaroaren 11n, igandean, 54. Behobia / San Sebastián lasterketa izango da. Froga hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Trafiko aldaketa hauek larunbatean bertan hasiko dira.    

Amara auzoan aparkatzea errazte aldera, Illunbe lurpeko ordainpeko aparkalekua irekita egongo da asteburu honetan. Larunbatean, hilaren 10ean, 11:00etatik 22:00etara eta igandean, azaroaren 11n, 8:00etatik 20:00etara.        

Larunbata, azaroak 10

       

Larunbatean, 23:00etatik 01:00etara, tribunaren instalazioa dela eta, Legazpi kaletik hasita Boulevard Zumardia itxita egongo da, garraio publikoentzat izan ezik.        
Hortaz, Dbuseko 9 eta 25 lineen azken irteerak Legazpi kaletik egingo dira. B1, B3 eta B8 gautxorien geralekuak Legazpi kalean kokatuak egongo dira baita ere.  

Igandea, azaroak 11

           
  • Igandean, hilaren 11n, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.      
  • Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.            
  • Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etatik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etatik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15etan gutxi gorabehera.  
  • 8:30etatik aurrera Buenavista eta Herrera arteko biribilgunea itxita egongo da Behobia Gaztea lasterketaren irteera prestatzeko.        
  • 9:30etatik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, Udaltzaingoak itxiko ditu zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.      
  • Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etatik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.

Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.    

Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.            

Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.            

TAO            

Igande honetan, azaroaren 11n,  54. Behobia / San Sebastián lasterketa dela eta, Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren  8tik 12ra, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.        

Taxiak

Boulevardreko geralekuan ez da zerbitzurik izango.          

Informazio gehiago


         

        

2018/11/08-an argitaratua