Airearen kalitate txarreko egoera

Egoera asteburura arte luza daiteke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea neurtzeko sarearen datuek adierazten dute partikulen kontzentrazioek (PM10) gora egin dutela azken orduetan.

Gertakari hau orokorra da eta Euskadi nahiz Penintsula mailan ikus daiteke. Izan ere, hego haizeak, tenperatura igotzearekin batera, Sahara basamortuko partikulak dakartza esekita.

Aurreikuspenen arabera egoera asteburura arte luza daiteke aldaketarik ezean.

Horrela, biztanleria osoak eragin negatiboak izan ditzake osasunean eta, bereziki, arrisku taldeetako pertsonek.

Arrisku taldeetakoak dira arnas nahasmendu kronikoak (BGBK; bronkitis kronikoa, asma), gaixotasun kardiobaskularrak eta/edo diabetesa dituzten pertsonak, haurrak eta haurdun dauden pertsonak eta bestelako gaixotasun kronikoren bat duten adinekoak.

Horregatik, gomendatzen da:
  • Orokorrean aire zabaleko jarduera luze eta energetikoak murriztea, batez ere eztula, aire-falta edo eztarriko narritadura izanez gero
  • Arrisku taldeetako kideei gomendatzen zaie aire zabaleko jarduerak murriztea, eta barruan egitea edo airearen kalitatea ona edo arrazoizkoa denerako atzeratzea
  • Halaber, trafikoa hirian partikula iturri nagusia izanik, gomendatzen da garraio publikoa lehenestea eta autoa beharrezkoa denean soilik erabiltzea

Hurrengo orduetan eta egunetan hirian neurtzen diren partikula mailen jarraipena egingo da, eta iragarpenean aldaketarik balego jakitera emango genizueke.

2022/10/20-an argitaratua