Udalak Kursaaleko led pantaila estreinakoz erabiliko du San Sebastian egunean

Donostiako Udalak Kursaaleko pantaila argiztatuko du San Sebastian egunaren inguruko mezuak emango dituen muntaketa dinamiko batekin hilaren 19an, eta larunbatean, hilaren 20an.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Lehen aldia da eraikin honek ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzen duena. Honela, Udalak bat egiten du festarekin, sistema berri hau erabiliz jai eguna donostiar guztiekin partekatzeko.

San Sebastian egunak aurten bereizgarri bat izango du, hain zuzen ere Kursaalen mendebaldeko fatxadaren pantailan lehen aldiz mugimendua duten mezu eta irudiak ikusi ahal izango baitira.

Hori kontsumo baxuko led teknologiari eta 1.500 metro koadro duen pantailari esker posible izango da, honek ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzeko aukera emango duen Europako pantailarik handienetako batean bihurtuko du.

Lehen aldia da fatxada horretako argi pantailan mugimendua duten irudiak proiektatzen direla. Eguberrietan estreinatu zen zorion-agurra egiteko konposizioa erakusteko, eta oraingo honetan mugimendua gehitu zaio.

2018/01/18-an argitaratua