Iņigo Llopis Europako Txapeldunari harrera

Eneko Goia alkateak eta Udal korporazioko ordezkariek harrera egin diote igerilari donostiarrari

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak harrera egin dio gaur eguerdian Iņigo Llopis igerilari donostiarrari. Llopis Europako Txapeldun izan zen maiatzaren 17an Madeiran egindako Europako Txapelketan. Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu du eta eskerrak eman dizkio Donostia maila gorenera eramateagatik. Era berean, zorterik onena opa izan dio abuztuan Tokioko jokoetan parte hartuko baitu.

Llopisek Udalaren oroigarria jaso du, eta adierazi du "nahiz eta egoera berezian prestatu izan dugun pandemia dela-eta, Europako Txapelketan emaitza ezinhobeak lortu ditugu. Orain hurrengo erronka Tokio izan da. Espero dugu bertan ere emaitza onak izatea. Motibazio handia dugu".

2021/05/26-an argitaratua