"0-5 urte: Haurren Ongizatea Oinarri” programa, abian da

Izen ematea irailaren 15ean irekiko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak haurdunaldian eta hazieran laguntzeko talde berriak aurkeztu ditu, “Haurren Ongizartea Oinarri” programaren baitan.

Zalantzak, beldurrak eta bizipenak partekatzeko gunea. Zerbitzu honen helburua da haurren eta gurasoen ongizatea sustatzea, gurasoak trebatzea eta sostengua eskaintzea.

Taldeak urriaren 3tik aurrera jarriko dira martxan berriro.

Talde desberdinak sortuko dira, haurdunalditik hasita haurrek 6 urte bete arte, garai bakoitzeko ezaugarri propioak kontuan hartuz.

Taldeak hurrengoak izango dira:
• Haurdunen taldeak: talde bat presentziala eta beste bat on line.
• 0-12 hilabete bitarteko haurren gurasoen taldeak: Aurrez-aurreko bi talde eta beste bat on line.
• 1-2 urte bitarteko haurren gurasoen taldeak: Aurrez-aurreko bi talde eta beste bat on line.
• 3-5 urte bitarteko gurasoen taldeak egongo dira: Aurrez-aurreko bi talde.
Haurdunalditik umeak 6 urte egin arteko garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase hau ahalik eta asebetegarriena izan dadin guraso zein umeentzat.

Izen-ematea irailaren 15etik 25era irekiko da.

Izena emateko: hazierataldeak@gmail.com posta elektronikoan.

Informazio gehiago: Donostia Gazterian

2022/09/14-an argitaratua