Gida didaktikoa: Gipuzkoako emakumek Gerra Zibilean pairatutako deserriratze buruzkoa

Ama, nora goaz? oroimen historikoari buruzko dokumentala osatzen du eta batxilergoko ikasleei zuzenduta dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak eta Baleukok hezkuntza zentroen esku uzten du Ama, nora goaz? dokumentala, 80 urtez isilduta egon den gertakariak ezagutzera emateko belaunaldi berriei: 1000 emakume gipuzkoar baino gehiago, beren seme eta alabekin batera, gerra zibilaren garaian jasandako exodoa, errepresioa eta behartutako deserria.

Bai filmaren produkzioa, Giza Eskubideen 15. Zinemaldian aurkeztu zena, bai gida didaktikoa, Giza Eskubideen bulegoaren laguntza izan dute. Bertako ardatz estrategikoetako bat oroimen historikoa berreskuratzea eta babestea baita, 1936ko estatu kolpean eta diktadura frankista garaian, aintzat hartuz eta aitortuz hainbat kolektibok gerratean eta erresistentzian egin zuten ezinbesteko lana.

Dokumentalak hainbat testigantza jasotzen ditu, denak emakumeenak, gure historian gutxi ezagutu izan den kapitulu baten ustekabeko protagonistak: Gipuzkoako 14 herrietako milaka emakumek, seme-alabekin, Donostiakoak barne, beraien etxeetatik kanporatuak izan ziren eta atzerrira edo beste herrialdeetara deserriratzera behartuak izan ziren, beraiek edo beraien senitartekoak abertzaleak edo konstituzionalki aukeratutako erregimenaren aldekoak zirelako: Errepublikaren aldekoak, alegia. Honenbestez, gainera, enpatia sorrarazi nahi da, paralelismoan jarriz, gertaera hauek gaur egun Siriatik ihesi datozen errefuxiatuen gertakariarekin.

Filma osatzen duen gida didaktikoak hainbat aktibitate proposatzen dizkie batxilergoko ikasleei garai historiko horretara hurbiltzeko, eta askatasunaren eta demokraziaren alde egin zuten emakumeen lana ezagutzeko.

Ekimen hauek, irailak 13ko, Donostiako Oroimen Historiakoren egunaren inguruan sartzen dira, eta Donostiako Udalak eta Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialak bultzatu ditu.

Gida didaktikoa (euskaraz)

2017/09/13-an argitaratua