GURE_RBTK, euskal enpresa eta erakundeen robotika erakustaldi bat

San Telmo Museoaren Industrializazioaren aretoan irailaren 29ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


HANK, kTBot edo Galtxagorri robotikaren alorrean lan egiten duten euskal enpresa eta erakundeek diseinatutako edo produzitutako robotak dira; uztailaren 12tik irailaren 29ra ikusi ahal izango dira San Telmo Museoaren lehen solairuan, industrializazioari eskainitako atalena.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Euskadirako diharduena Transformazio Digitalerako Bulego gisa, museoarekin elkarlanean aritu da GURE_RBTK izenburudun erakusketa txiki honen garapenean; euskal industria sarearen hainbat soluzio robotiko aurkezten dira bertan.

Erakusketak, besteak beste, izango ditu mugikortasun urria duten gaixoen errehabilitaziorako exoeskeleto eta gailu robotiko bat, zamak mugitzeko edo zehaztasun handiko operazioak egiteko beso robotiko industrialak, pertsonekin lan eremua partekatzen duen robot kolaboratibo bat beso bikoitza duena, bisita gidatuak egiteko edo materiala garraiatzeko gida-robotak edo erabilera anitzeko dronak.

Erakusketan enpresa edo erakunde hauek hartuko dute parte: Larraioz Elektronika, Tecnalia, iK4-Tekniker, Tecnun/Ceit, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, SPIFF STUDIOS eta Gogoa. Inguru hurbilean diseinatutako edo ekoiztutako soluzio teknologikoen erakusketa bat da, ezagutzera ematen duena bertako teknologia gaitasuna hainbat sektoretan, esaterako, industria, automozioa, eraikuntza, farmazia, elikadura edo osasuna.

2019/07/11-an argitaratua