Elkartasuna Donostiako Eguberrien bihotzean

Gabonetako merkatuak hainbat etxola ditu erakundeek eta GKEk Gabonetan leku bat izan dezaten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Gabonetan elkartasun jarduerek argi propioa izango dute, hirian erreferentziatzat ditugun elkarteak eta erakundeak lagun, hala nola: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea, (Rodovid) Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak. Erakunde horiek guztiek presentzia handia izango dute Gabonetako Azokaren inguruan, hiru etxola solidario izango baitituzte: bi Ramon Labaien plazan, eta beste bat gabonetako igluaren ondoan, Urumea plazan.

Udalak eta Donostia Sustapenak elkartasunaren alde egindako apustua azpimarratu du Marisol Garmendia Tokiko Ekonomia eta Enplegu Zinegotziak: "Gabonak gozatzeko eta ospatzeko dira, baina baita balio sozialak partekatzeko eta aldarrikatzeko ere, eta elkartasuna balio horietako bat da, balio horiek hobeak izaten eta gizarte eta hiri justuago baterantz aurrera egiten laguntzen digutelako, ingurunearekiko errespetuz eta pertsona kalteberekiko sentikor".

Elkartasuna Donostiako Eguberrien bihotzean egotea eta argi propioarekin distira egitea proposatzen digu aurtengo programazioak; hori dela eta, Gabonetako Merkatuan etxola eta karpa solidarioak egongo dira eta hainbat eta hainbat jarduera antolatuko dira abendu osoan zehar.

Gainera, Donostia Sustapenak, elkarte solidario hauen bitartez, 1.000 sarrera jarriko ditu azoka-atrakzioetarako baliabide gutxiko kolektibo eta familien eskura, txikienek jaietako erakargarritasun nagusietako bat denaz goza dezaten.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/12/04-an argitaratua