Hiritar Merezimenduaren Dominak proposatzeko online aukera

Azaroak 27 bitarte epealdi bat ireki da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtero San Sebastian Eguneko jaia iristen denean, Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina ematen dizkie hiriari izaera bereziko zerbitzua eskaini dioten pertsonei edo entitateei.  

Alkatetzak eta Udal gobernuak partaidetza prozesuak bultzatu nahi ditu eta herritarrekin elkarlanean aritu nahi du udal erabakiak hartzeko, eta, horretarako, prozesu irekia antolatu da elkarteek, kolektiboek eta pertsonek sari horretarako hautagaiak proposatzeko.    

Azaroak 27 bitarte epealdi bat ireki da, donostiarrek hautagaiak aurkez ditzaten Ohore eta Goraipamenen Araudiak arautuaren arabera, saria eman behar duten beste organoen proposamenekin batera azter daitezen.  

Hautagaitzak aurkeztu nahi dituztenek instantzia aurkeztu beharko dute eta bertan azaldu zein pertsona edo erakunde proposatzen duten eta hautagaitza arrazoitzen duten hautagaiaren ohiz kanpoko egindakoak  

Eskaera eredu orokorra erabili daiteke horretarako, UdalInfoko erregistro orokorretan bete daitekena eta Udaleko Bulego Birtualean ere eskuragarri dagoena (online egiteko aukera ere badago).  

Hautagaitza proposamenari proposamena sustengatzen duten pertsona edo erakundeen zerrenda ere erants dakioke, baita merezimenduak egiaztatzeko beste edozein dokumentu ere.  

Udalaren erregistro nagusietan aurkeztu daitezke proposamenak: Udaletxea, Altzako Bulegoa, Easo 41 eta Morlans.    

2018/11/20-an argitaratua