Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmen bat sinatu dute beren zentralak Garberako suhiltzaile etxean integratzeko
Gipuzkoak Larrialdiak Koordinatzeko Zentro Bateratua edukiko du, Udalaren Gaberako suhiltzaile etxean kokatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker.Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak eta Eneko Goia alkateak azaldu dituzte gaur hitzarmenaren xehetasunak. Aurkezpenera joan dira ere bi erakunde horietako larrialdi zerbitzuetako zuzendariak, Arkaitz Orbegozo eta Imanol Andonegi, baita Martín Ibabe Herri Babeseko zinegotzia ere.
Proiektu berriak Garberan egun dagoen zentroa handituko du, etorkizun hurbilean aipatutako bi erakundeetan larrialdi eta suhiltzaile koordinazio lanak egiten dituzten langileak hartzeko.
Aldundiak 330.000 euro emango ditu proiektu teknikoa egiteko, handitze eta egokitzapen lanak gauzatzeko eta zentroaren funtzionamendu operatibo egokia izan dadin beharrezko materialentzako, eta Aldundia izango da lanen, horniduren eta beharrezko zerbitzuen eskaintza egingo dituena eta esleituko dituena.
Bestalde, Udalak Garberako suhiltzaile etxeko espazio fisikoan lan egiten utziko dio erakunde foralari, zentro berriarentzako espazioa prestatzeko. Horrez gain, behin proiektua analizatu eta dagokion araubidea bete dela ziurtatu ondoren, jarduketa egiteko lizentzia emango du.
Gaur egun, bai Aldundiak bai Udalak beren suhiltzaileen koordinazio zentro propioa dute. Bi erakundeen artean 5.000 abisu edo larrialdi dei baino gehiago jasotzen dituzte urtean. Goiak eta Lasak azaldu dutenez, bi erakundeen indarrak eta baliabideak batuta, gipuzkoar guztiei zerbitzu hobea eskaintzeko aukera izango dute.
Zentroak Gipuzkoan gertatzen diren gertakari eta larrialdi guztien inguruko deiak eta aktibazioak jasoko ditu, espezifikoki osasun-larrialdiak direnak edota errepideen mantenuari lotutakoak izan ezik, eta batera kudeatuko dute zerbitzu baten edo bestearen aktibazioa edo biena, beharrezkoa balitz, larrialdi handiei aurre egiteko.
Orain arte, SOS Deiak bereizita aktibatzen zituen zerbitzuak, gertakariaren lokalizazioaren arabera. Zentroa martxan jartzean, larrialdi guztiak puntu horretan jaso, ezagutu, kudeatu, informatu eta koordinatuko dira, ondoren larrialdiaz arduratuko den erakundea edozein dela ere.
Prozedura horrek aurreikuspen eta aurrerapen gehiagorekin lan egiteko aukera emango du, batez ere larritasun handiko gertaeren kasuan; izan ere, bi zerbitzuen arteko koordinazio operatiboa eta elkarrekiko laguntza sakonduko da, eta, modu horretan, erantzun azkarrago eta eraginkorrago bat lortuko da.
Zentroa Gaberako suhiltzaile etxean jartzeko hainbat arrazoi daude:
Koordinazio eta komunikazio zentroak garrantzia handiko eta oinarrizko elementuak dira, larrialdi abisuen kate-mailan lehenak baitira, eta esku-hartzearen inguruko erabakien, kudeaketaren eta informazio bilketaren oinarria eta zentro neuralgikoa direlako.
Funtzio hauek egiten dituzte, besteak beste:
2017/08/08-an argitaratua