Donostiak argiak itzaliko ditu 'Planetaren Ordua'rekin bat eginez

Itzaltzea martxoaren 23an izango da, larunbata, 20:30etik 21:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bihar, martxoak 23, larunbata, Donostiak bere argi apaingarriak itzaliko ditu 'Planetaren Ordua' ekimenarekin bat eginez. Ekimen hori Sidneyn sortu zen 2017an, klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko arreta-dei gisa. Erreferentziazko 17.000 monumentu baino gehiagok, hala nola Eiffel Dorreak edo Erromako Koliseoak, argiak itzaliko dituzte ingurumena hobetzeko beharra gogorarazteko.

Horrela, 20:30etik aurrera, eta 60 minutuz, itzaliko da eraikin hauetako apaingarrizko argiztapena:
  • Kontxako badia
  • Santa Klara uhartea
  • Urgull mendia
  • Udaletxea
  • Miramar Jauregia
  • Artzain Onaren katedrala
  • Konstituzio Plazako eraikina
  • Santa Maria, San Bizente eta San Inazio elizak
  • San Telmo Museoa
  • Kursaaleko Auditorioa

Juantxo Marrero Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "argia itzaltzeko keinu hutsa baino zerbait gehiago da. Etorkizun iraunkor eta hobe baten aldeko eguneroko ahaleginaren sinboloa da. Argia ordubetez itzaltzea ez da irtenbidea, baina ongi etorria izan dadila itzalaldia, edozein keinu, txikia izan arren, batu eta atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten laguntzeko, gure bizi-kalitatea hobetuz, ingurumenaren ikuspegitik etorkizun hobeari begira ".

2024/03/22-an argitaratua