Hiriko kirol elkarte nagusiek Euskaraldian parte hartuko dute

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da ariketa sozialak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaleko Euskara Zerbitzua eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea elkarlanean ari dira Donostiako Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzen. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den ariketa sozialak euskara erabiltzeko ohituretan eragin nahi du berriro. Hiriko entitateek (enpresa, erakunde, elkarte eta abarrek) paper garrantzitsua jokatuko dute ariguneak sortuz, hau da, euskararen erabilera bermatzeko gune babestuak eratuz. Urriaren erdialdera arte entitatek euskaraldian izena emateko aukera izango dute www.euskaraldia.eus webean.

Aurten Donostiako antolatzaileak ahalegin berezia egiten ari dira hiriko Kirol elkarteek Euskaraldian parte har dezaten. Kirola euskararen erabileran eragiteko tresna aproposa da oso euskara gehiago eta gehiagorekin erabiltzeko eremu asko eskaintzen baitu.

Bederatzi kirol elkarte ezagunek ariketan parte hartzeko izena eman dute dagoeneko, baina kirol elkarte gehiagok urratsa ematea nahi da. (Realak, Bera Berak, Atlético-SS-ek, Fortunak, GBC-k, IDK- Euskotrenek, Kaiarribak. Donostia Arraun Lagunak-ek,...)

Ariguneak euskararen erabilera sustatzeko



Jon Insausti, Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, kirolaren esparruak euskararen normalizazioan orohar, eta Euskaraldian bereziki duen garrantzia azaldu du. Bere esanetan “herritar asko kirolari lotua bizi da, aisialdian kirola egiteak garrantzia handia du beraientzat eta ordu asko ematen dute horretan.

Euskaraldiaren helburua herritarren hizkuntza ohituretan eragitea da eta euskararen erabilera sustatzea. Bi arlo horiek, kirola eta euskara, lotu nahi izan ditugu aurten, Kirol eremuan euskara erabiltzeko gune babestuak, ariguneak sortuz, eta hizkuntza praktikatzeko ohiturak sustatuz”.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/09/21-an argitaratua