2019ko Urrezko Danborrerako hautagaiak

Herritarrek abenduan bozkaz aukeratuko dute saritua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Bozemaileen Batzordeak aukeratu ditu 2019ko Urrezko Danborraren saria jasotzeko lehian arituko diren hautagaiak. Bost emakume dira herritarren bozak jaso ahal izango dituzten izenak:
  • Esther Ferrer artista eta performerra
  • Alicia Amatriain dantzaria
  • Dolores Redondo idazlea
  • Rosa Garcia Stop Desahucioseko kidea
  • Ane Gabarain aktorea


Herritarrek egindako 97 proposamen baino gehiago aztertu ondoren, bozemaileen batzordeak galbahea pasa du, iaz abian jarri den prozedurari jarraiki. Hala, alkateak eta talde politikoek aipaturiko bost izenen hautaketa egin dute, “guztiek dituztelako behar beste merezimendu Urrezko Danborrak adierazten dituen balioak ordezkatzeko”, Eneko Goia alkateak azaldu duenez.


Abenduan, bozketa


Orain, herritarrek izango dute azken hitza: abenduaren 10etik 16rako astean hirian erroldatutako 16 urtetik gorako donostiar guztiek bozkatu ahal izango dute euren aukera. Bozketa donostia.eus udal webgunean zabaldu den atalean egin ahal izango da, baita bertatik bertara Udaletxearen arreta zerbitzuen bulegoetan ere (Partaidetza Zerbitzuan eta Udalinforen bulegoetan –Altza, Easo, Morlans eta Udaletxean bertan-).

Behin bozketa epea amaituta, irabazlearen izena jakinaraziko da eta, ondoren, Udalbatzak izena berretsi beharko du. Saria, urtero legez, urtarrilaren 20an emango zaio irabazleari

Irudi galeria

    2018/11/30-an argitaratua