Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Era berean, udan Dbusek zerbitzu bereziak ere eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ekainaren 23an, larunbatean, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira. Zerbitzuak abuztuaren 31ra arte, ostirala, eskainiko dira. Horrela, eta nobedade moduan, aurten udako ordutegiak lehenago hasiko dira, orain arte uztailean eta abuztuan eskaintzen baitziren.

Hemendik aurrera, beti ekainaren 23an hasiko dira, San Juan bezperan.


Ekainaren 23an, San Juan bezpera


Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Dbusek auzoetara dituen autobus zerbitzuen ordutegiak luzatuko ditu eta Gautxoriak 4:00ak arte egongo dira Boulevardetik.


Ordutegiari buruzko informazio gehiago, Dbusen web orrian

2018/06/22-an argitaratua