Gomendioak Anoetan topoaren atari berria eraikitzeko obra dela eta

Igandetako azoka Loiolara lekualdatu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareak obrak hasi ditu Anoetako geltokia osorik eraberritzeko lanak. Lan horien barruan sartzen dira gainazalean bigarren atari baten eraikuntza, nasen luzatzea eta Aita Donostia Plazako bideen berrantolaketa.

Obra hori Begiristain doktorearen pasealekuaren hasierako zatian egingo da, eta, beraz, ibilgailuei gomendatzen zaie Anoeta pasealekuko irteerak Errondoko pasealekutik egitea. Izan ere, Begiristain Doktorearen pasealekuko irteerak, Amararako norabidean, eragina izango du, eta zirkulazioa ospitaleetara bideratuko da.

Anoetako azokaren lekualdaketa

Urte batzuk iraungo duten Reale Arenaren inguruko obra horien ondorioz, igandeetako azoka Loiolara lekualdatu da, topoaren geltokiaren azpian. Kokapen berria behin-behinekoa da, baina obrak amaitu arte mantenduko da. Azoka ordutegia 9:00etatik 14:00etara da.

Informazio gehiago ETS

2023/07/21-an argitaratua