Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioaren aurkezpena
Apirilaren 20tik 27ra izango da. 30 film luze, 23 film labur 4 erakusketa eta hainbat jarduera antolatu dituzte
Petra Volpe suitzarrak zuzendutako
El orden divino (
Die göttliche Ordnung, 2017) filmak emango dio hasiera
Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta
Donostia Kulturak antolatutako
Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiari datorren
apirilaren 20an,
Victoria Eugenia Antzokian.
Zinemaldia
apirilaren 27an amaituko da
Laurent Cantet frantziarraren
El taller de escritura(
L'Atelier, 2017) filmarekin. Amaiera-ekitaldian, zinemagileak Zinemaldiaren sari berezia jasoko du bere ibilbideagatik.
Zinemaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez) eta Eusko Jaurlaritzaren (Bake eta Bizikidetza arloaren bitartez) babesa dauka. Gainera,
Euskadiko GGKEn Koordinakundea,
CEAR,
Unicef,
Gehitu,
Amnesty International,
Acnur,
SOS Arrazakeria edo
FiSahara bezalako entitateen eta gobernuz kanpoko erakundeen laguntza dauka.
Giza Eskubideen Zinemaldiak hamasei urte bete ditu. Aurten, 31 nazionalitateko 53 film proiektatuko dira guztira (30 film luze eta 23 film labur), eta 4 erakusketa daude programatuta. Halaber, errealitate birtuala eta giza eskubideak konbinatzen dituzten ikus-entzunezko pieza batzuen erakusketa bat, emakumeen salerosketari buruzko hitzaldi bat (dokumentalen zuzendari
Mabel Lozanoren eskutik) eta SOS Arrazakeriaren "NoraEZean: Artea, babesleku eta zubi" erakusketaren inguruko hainbat jarduera egingo dira.
Programazio hori, beti bezala, protagonisten, zinemagileen eta landutako gizarte-gaietan adituak diren pertsonen mahai-inguruekin eta ikastetxeentzako goizeko saioekin osatuko da.
Zinemaldia hiriko auzoetara iritsiko da aurten ere, eta doako proiekzioak egingo dira kultur etxeetan. Aurten, gainera, Tabakalerako eskaintza zabaldu egingo da zinema eta argazkigintzako tailer batekin (UBIK liburutegian) eta bi zinema-saiorekin. UPV-EHUren unibertsitate-campusean ere erakusketa bat egingo da.
Eta, hori guztia, xede berarekin: gizateriaren erronka, lorpen eta gabezia handiei buruzko ikuspegi kritiko, askotariko, solidario eta erreibindikatzaile bat eskaini eta sortzea.
Zinemaldiaren helburua honako hau da: giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea, eta justiziarekin eta gizarte-berdintasunarekin konprometitutako herritar aktiboak sustatzen laguntzea.
Bada 22 euroko
abonu bat Victoria Eugeniako saio guztiak ikusteko. Abonuak
apirilaren 13tik, ostirala, izango dira salgai, Victoria Eugeniako leihatiletan soilik.
Saio bakoitzerako sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai, 4,50 euroren truke. Victoria Eugeniako leihatiletan ez ezik Internet bidez ere erosi ahal izango dira saioetarako sarrerak.
Informazio gehiago:
Giza Eskubideen 16. Zinemaldia
2018/04/12-an argitaratua