Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki

Nazioarteko Epaimahaiak Donostiak Gabonetako kanpaina solidario, inklusibo eta original baten alde egindako apustua aitortu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki, gaur, ostirala, ekainak 3. Italiako Genova hiriak eta biek izango dute titulu bera. 2017an sortutako sari horrek Europako Parlamentuaren babesa du, eta bakea, bizikidetza, integrazioa, harmonia eta halako balioak defendatzen dituzten Gabonetako kanpainak aitortzen ditu. Izan ere, Europako proiektuaren bihotzean eta jatorrian daude balio horiek. Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan da saria emateko ekitaldia.

Gabonetako Europako Hiriburu titulua Henning Wegener Alemaniaren Espainiako enbaxadore ohiak eman du, eta Eneko Goia Donostiako alkateak eta Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak jaso dute. Azken hori arduratzen da, hain zuzen, Donostiako Gabonetako kanpainaz, Donostia Sustapenaren arduradun den heinean.

Eneko Goiak adierazi duenez “Donostiak esker onez hartu du izendapena, beste hainbat Europako hiriekin partekatzen dugun maila berean jartzen gaituelako. Opor garai bat baino askoz gehiago da Eguberria” gehitu du alkateak, “Milioika pertsonekin partekatzen ditugun balioak ditu Eguberriak, eta jatorri eta toki ezberdinetako pertsonak batzen gaitu. Donostia Eguberriaren hiriburu gisa errekonozitu izana, harrotasunez hartzen dugu, eta garaia heltzen denean pozik adieraziko dugu”.

Marisol Garmendiak, berriz, hauxe adierazi du "Izendapen honek sendotu egiten du Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa, eta indartu"

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/03-an argitaratua