Milioi bat euro baino gehiago Lankidetza eta Eraldaketa Sozialerako
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ditu ebazpenak
Deialdi honen aurrekontu osoa hau da: 1.433.111,00 €, eta bi lerro hauek ditu:
- Garapenerako Lankidetza: 1.021.937,15 €
- Sentsibilizazioa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza: 411.173,85 €
Garapenerako lankidetzarako deialdia
22 proiektu lagunduko dira hainbat herrialdetan: Indian (1), Palestinako Lurralde Okupatuetan (2), Bolivian (3), Guatemalan (2), Nikaraguan (1), Perun (2), Kolonbian (3), Mexikon (2), El Salvadorren (2), R.D. Kongon (3) eta Etiopian (1).
Komunitateen indartzea, emakumeen ahalduntzea, giza eskubideak, elikadura subiranotasuna eta gizarte ekonomia lantzeko proiektuak dira.
Ebazpena: https://labur.eus/ZBmWb
Sentsibilizazioa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako Deialdia
18 proiektu babestuko dira. Proiektu horien lan-arloak honako hauek dira: gizarte partaidetza, genero berdintasuna, giza eskubideak eta kontsumoa ekoizpena.
Oro har, proiektu handiak dira, biztanleria eta metodologia espezifikoekin egindako hainbat jarduera barne hartzen dituztenak. Gainera, proiektu guztiek modu transbertsalean eta estrategikoan lantzen dute emakumeen ahalduntzea eta generoa, bai eta tokiko erakunde globalen parte-hartzea eta indartzea eta sareko lana ere.
Ebazpena:https://labur.eus/dQTh4
2023/09/26-an argitaratua