Zinemaldia: doako sarrerak langabeentzat

Sarrerak hilaren 16ko 14:00ak arte eskatu ahal izango dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Zinemaldiak eta Udalak Zinemaldirako 1.000 sarrera banatuko dituzte premia ekonomiko handienak dituzten kolektiboen artean, Kursaalen eta Belodromoan filmak ikusteko aukera izan dezaten.

Donostian erroldatutako 18 urte gorako langabeek eskatu ahalko dituzte tiketak.

Sarreren eskaera irailaren 14ko 9:00etatik irailaren 16ko 14:00ak arte egin ahalko da:
  • 010 telefonora deituz

Bestetik, Erreserbatutako sarrerak Udal!nforen Arrokako bulegoan, irailaren 14tik 16ra, 9:00etatik 14:00etara jaso ahalko dira identifikazio-dokumentua eta langabe-agiria erakutsiz betiere.

2022/09/13-an argitaratua