TAO makina berriak irisgarritasunean eta jasangarritasunean hobekuntzak ekarriko dituzte

Ez da tiketa jarri beharrik, deskontu bonuen irakurtzea,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak zenbait hobekuntza jarri ditu abian eremu publikoan ibilgailuak aparkatze arautuaren zerbitzuan (TAO), erabiltzaileei erraztasunak emateko helburuarekin. Eysa enpresari esleitu zaion kontratu berriak sei urteetako luzapena izango du. Nobedade garrantzitsuenen artean, aipatu behar da makina zaharrenak eguneratuko direla, eta funtzionalitate berriak eta kudeaketa bizkorragoa izango dituzten beste batzuk jarriko direla.

Zerbitzu berriaren aurkezpenean, Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak nabarmendu duenez, “TAOren kudeaketarako kontratu berri hau aurrerapauso garrantzitsua da garai berrietara egokitzeko; izan ere, teknologia berriek herritarron eguneroko bizitza errazteko aprobetxatu behar ditugun abantailak eskaintzen dizkigute, hiri irisgarriagoa eta jasangarriagoa eginez”.

363 makina izango dira hirian zehar banatuta. Makina berriak abenduaren hasieran jartzen hasiko direla aurreikusten da, eta hurrengo lau hilabeteetan haien funtzionaltasuna areagotuz joango da.

Makina erabilerrazak


Parkimetro modelo berri horrek zehatz-mehatz betetzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari buruzko Legean ezarritako irizpideak. Mugikortasun murriztua duten pertsonen plaza guztiek sentsoreak izango dituzte, haien okupazioa denbora errealean ezagutzeko.

Makinek zenbait funtzionalitate dute:
  • Ukipen pantaila, kolorean eta 10,1 hazbetekoa
  • Eguzki panel orientagarria
  • EMV ordainketa sistema
  • QR eskanerra

ParkXplorer sistema berriarekin eta TAO sektoreen sentsorizazioarekin batera, hainbat hobekuntza eskainiko dizkie erabiltzaileei:
  • Ibilgailuetan tiketa fisikoa jarri beharrik ez izatea
  • Salaketak zuzenean ordaintzea
  • Deskontu bonuak irakurtzea
  • Okupazioari buruzko informazioa denbora errealean eskuragarri izatea

Digitalizazioaren aldeko apustua


Makinak modernizatzeari esker, erabiltzaileek zuzeneko hobekuntzak izango dituzte, esaterako saldo birtualaren ideia. Honela, kontsumitu gabeko zenbatekoa metatu eta beste eragiketa batean erabili ahal izango da.

Gainera, aparkalekuaren kontrola matrikulen irakurketa elektronikoaren bidez egingo da; horretarako PDAk erabiliko dira, kontrola oinez ibiltzen diren langileek egiten badute, eta OCR kamerak, autoz ibiltzen badira.

Mugikortasun jasangarria


Mugikortasun zuzendaritzak ere iraunkortasunaren aldeko apustu handia egin nahi izan du eta hori makina saltzaileetan bertan islatzen da. Hauek erabat autonomoak izango dira, eguzki panelek ematen duten energia berriztagarriaren osagarriari esker. Gainera, ibilgailu elektrikoetarako kargagune bihurtzeko aukera eskaintzen dute, eta, horri esker, hiriko karga sarea handitu ahal izango litzateke, gaur egun eremu publikoan 6 puntu dituena.

Ezarritakoen artean, 14 makinak ingurumen sentsoreak izango dituzte, eta horriei esker sektoreen kutsadura neurtu eta emisio kaltegarrien irudi erreala emango dute.

Erabiltzailearentzako informazioa


Aplikazio mugikorraren bidez emango den zuzeneko informazioaz eta Udalaren web orrian egongo denaz gain, arreta zerbitzua eskainiko da:
  • Antigua auzoko bulegoan (Resurreccion Maria de Azkue 6, 3. A), eta bertako ordutegia (Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara eta larunbatetan, 9:00etatik 20:00etara)
  • Zerbitzua luzatuko da ordutegi horretatik kanpo, 943458822 arretarako telefonoaren bidez

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/23-an argitaratua