Donostia Sustapenak publikoarekiko arreta berriro irekitzen du, aurretiko hitzorduarekin

Erakundeak ematen dituen laguntzei dagozkien agiriak emateko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostia Sustapenak Erregina Erregeordea kaleko publikoarekiko arretaren bulegoa ireki du, erakundeak ematen dituen laguntzei dagozkien agiriak emateko soilik. Entrega hori egiteko, beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua hartzea, telefonoz, e-posta bidez edo Donostia Sustapenaren web orrian gaitu den txataren bitartez.

Bulego fisiko honek bat egiten du Donostia Sustapenak herritarrei ematen jarraitzen dien arreta birtualarekin, hainbat bitartekoren bidez:
  • TELEFONO BIDEZKO ARRETA: 943 48 28 00 telefono-zenbakia, astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:00etara eta, ostiral eta jai-bezperetan 09:00etatik 14:00etara.
  • POSTA ELEKTRONIKOA: fomentoss@donostia.eus
  • WEBGUNEKO TXATA ZUZENEAN: Web orriko beheko eskuinaldetik sartzen da, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00ak arteko, eta ostiral eta jai-bezperetan 09:00etatik 14:00ak arteko arreta-ordutegia dauka.

2020/06/03-an argitaratua