Haurren egun unibertsalaren festa

Antolatu ditugun ekintzetan parte hartu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azaroak 20: Haurren egun Unibertsala.

Kultur Aniztasunaren bulegoa, elkarlanean Mestiza elkartearekin, Altza Tomasene Kultur etxean, “Haurren egun Unibertsala”ospatzeko, festa bat antolatu dute, datorren ostiralean hilaren 10ean, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.

Kulturaren arteko harremanak eta bizikidetza aniztasunean izango dira ekitaldiaren ardatzak.

Parte-hartzaileak:

  • Monica Gracia ( Donostia irratia ) aurkezle moduan arituko da.
  • Lázaro Olivenza ( Abracadabra) psikopedagogoa; “Elmer“ Elefante koloretsuaren ipuia kontatuko du, laguntasuna, aniztasuna....baloreak landuko ditu.
  • Ana Molina ( Mestiza elkartea ) eta Miss Josin, jokoak eta abestiak; hiru hizkuntzetan arituko dira.
  • Aniztasun muralaren sormena, Mónica Luna Arriola gidaripean egingo da, eta festa alaitzeko “ Musika naiz “ zuzenean izango dute, gozotegiko “Sweet LuLu” egindako goxoak dastatzeko aukera izango dute.

Adina; 4 eta 8 urte bitarteko haurrek -heldu batek lagunduta-. Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean 16:30etik aurrera, lekua bete arte.

2017/11/10-an argitaratua