Donostiako 48 entitatek jadanik eman dute izena Euskaraldiaren bigarren ediziorako

Entitateentzako izen-ematea zabalik dago irailaren 27ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4era antolatuko da. Hamabost egun horietan, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.

Bigarren edizioaren berrikuntza entitateetan datza, beraien barruan ariguneak identifikatu eta sortzea eskatuko baitzaie. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, entitate baten barruan dagoeneko eratuta dauden hiztun taldeak edo espazioak. Arigune bat sortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bertako kide guztiek euskara ulertzea eta gehien-gehienak ariketa egiteko prest egotea. Arigune horiek, beraz, kideen adostasunez osatzen dira eta bertan parte hartuko dute ahobizi edo belarriprestek.

Donostian 48 entitatek eman dute izena dagoeneko


Donostian 48 entitatek eman dute izena Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko. Entitate horiek guztiek ariguneren bat behintzat sortu dute hizkuntza ohiturak aldatu eta finkatzeko helburuarekin. Bi motatakoak izan daitezke:
  • Barne ariguneak: Ohiko funtzionamendurako taldeak dira (sailak, zerbitzuak, kirol taldeak, lantaldeak, batzarrak, eta abar) eta bertako kide guztiek euskaraz ulertzeaz gain, kideen %80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago.
  • Kanpo ariguneak: entitateek herritarrekin harremanetan jartzeko bideak (harrerana, telefonoz, kutxetan, mostradorean, eta abar) dauden pertsonek herritarrekin osatutakoa da. Espazio horretan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarren hizkuntza aukera bermatzeko.

Izen-ematea zabalik



Entitateek izena eman ahal izango dute irailaren 27ra arte https://donostia.euskaraldia.eus/ webean. Hiriko entitateei izena eman eta Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera gonbidatzen zaie.

Edozein informazio behar izanez gero:
  • Emaila: donostia@euskaraldia.eus
  • Telefonoa: 688717074
  • @euskaraldia

Erlazionatutako dokumentuak

2020/07/01-an argitaratua