Abian da haur eta familiei zuzendutako 'Familiarekin Jolasean' programa
Eskuragarri dago 2025eko urria-abendua aldiko jardueren agenda
Donostiako Udala, Gazteria sailaren eskutik,
'Familiarekin jolasean' ekimena jarri du martxan beste behin. Ekimenaren
helburu nagusia da gurasoak beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea.
Jolasa, dibertsioa eta harreman familiarrak sustatu nahi ditu. Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek, haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.
Jardueren agenda
Haur eta gurasoei zuzendutako
'Familiarekin jolasean' 2025eko urria-abendua aldiko jardueren agenda aurkeztu dugu. Ondo pasatzeko ekintza dibertigarri mordo bat prestatu dira.
Ekintza horien artean hauek nabarmendu daitezke:
- minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin bizi ohitura osasungarriak sustatzeko saioak
- 'Literaktum txikia'ren barruan hainbat Haurtxokoetan ilustratzaileekin lantegiak
- 'Gabonak Zuretzat' programaren barruan tailer eta jolas dibertigarriak
Haurtxokoak
Haurtxokoen larunbatetako tarte bat dago ekimen honetarako. Programa,
larunbatetan 17:00etatik 18:15era, honako
Haurtxokoetan gauzatzen da:
- Aiete
- Altza
- Amara
- Bidebieta
- Egia
- Gros
- Intxaurrondo
- Martutene
- Parte Zaharra
Haurtxokoetara 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek beraien senitartekoekin, guraso zein anai-arrebekin, batera joan daitezke bertan antolatzen diren jolas, tailer, ikuskizun, etab.etan parte hartzera. Parte Zaharreko Haurtxokoan 5 eta 12 urte (HH5-LH6) bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat da.
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon, 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
www.donostia.eus/gazteria
2025/09/30-an argitaratua