Aldamioak, egiturak eta obrarako elementuak nola jarri arautzeko ordenantza proiektua.

Ekarpenetarako epea uztailaren 30ean amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2017ko abuztuaren 28an aurretiazko kontsulta egin zen Bide publikoan aldamioak, egiturak eta obrarako beste elementu batzuk nola jarri arautzeko ordenantza berriaren proiektuaren inguruan eta kontsulta hau berriro egin beharra dago gardentasun printzipioa kontutan izanik, batez ere aldamio eta egituretan iragarkiak jartzen direlako

Ordenantza berriak hau du xede: hiriko eraikinetako fatxadetan, teilatuetan eta etxebizitzetan egiten diren lanetarako ezinbestekoak diren elementuak bide publikoan nola jarri arautzea; oinezkoen osotasun fisikoa eta ibilgailuen trafikoa bermatzeko babes neurriak xedatzea; eta bide publikoak eta hiri altzariak hobeto zaindu eta babestuko direla bermatzea.

Udal jabari publikoan, edo Donostiako udal barrutiko bide publikoari eragiten dion eremu pribatuan edo erabilera publikoko eremu pribatuetan eraikinak botatzeko, konpontzeko, berritzeko, itxiturak egiteko, eraikin berriak egiteko zein eraikinak birgaitzeko eta bide publikoan obra zibilak egiteko eta antzekoetarako instalatutako aldamio, egitura eta obrarako beste elementu guztiei aplikatzekoa litzateke ordenantza hau.

Ordenantza honen eremutik kanpo geratuko lirateke bide publikoari eragiten ez dioten kasuak, zehaztu beharrekoak. 

Ekarpenetarako epea uztailaren 30ean amaituko da, eta esteka honen bidez egin daitezke.

2018/07/16-an argitaratua