Lagunet.net Donostiako Jubilatutako Adineko Pertsonen Elkarteen webgunea

Atariaren helburua da, modu atsegin, hurbil eta funtzionalean ikustaraztea nortzuk diren, zer eskaitzen duten eta nola egiten duten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek, Jubilatutako Adineko Pertsonen Elkarteei Laguntza Tenkinoaren Udal Zerbitzuaren teknikari Begoña Callejak, eta hiriko hainbat adinekoen elkartetako ordezkariek Lagunet.net ataria aurkeztu dut, hain zuzen ere, Donostiako Jubilatutako Adineko Pertsonen Elkarteek sarean duten eremu digitala.

Webgune honen helburua da, modu atsegin, hurbil eta funtzionalean ikustaraztea nortzuk diren Jubilatuen Adineko Pertsonen Elkarteak, zer eskaintzen duten eta nola egiten duten. Eta era berean, beraien artean sareak sortzea.


Atari berriak direktorio bat du, eta bertan, hirian dauden 24 adineko pertsonen elkarteen kokapena aurkitu daiteke, baita eskaintzen dituzten zerbitzu eta jarduera anitzak ere.

Tresna digital honen sorrerarekin amaitu den prozesua 2016an hasi zen. Donostia Lagunkoiak eta Gizarte Ekintza departamentuak antolatu zituzten tailerretatik hainbat dokumentu sortu ziren. Eta tailer horiek abiapuntu izan ziren web gunea sortzeko. Bertan, elkarteek euren errealitatea gerturatu eta elkarbanatuko dute, bai erabiltzaileei, bai elkarteak ezagutzen ez dituzten pertsonei.

Laguntza

Elkarteek 2014tik laguntza eta aholkularitza zerbitzua dute, egunero dituzten espazioak kudeatzeko. Zerbitzu horrek duela hiru urte App bat diseinatu eta martxan jarrai zuen elkarteek modu digitalean bazkideen altak eta bajak egiteko, edota egiten dituzten ikastaroak edo jarduerak kudeatzeko.

Kontuan hartuta egun, sistema hori elkarteen %80k erabiltzen duela, beste pauso bat egiteko unea zela ikusi da, eta eremu digital bat sortu da edonork Jubilatuen elkarteek egiten dituzten gauzak ikusteko, eta horrenbestez, mito faltsuekin amaitzeko, hain zuzen ere, eremu horietan bingora edo karta jokoan bakarrik ibiltzen direla bezalako mito faltsuak.

Gainera, webguneak eremu pribatua du, eta bertara, elkarte ezberdinetako arduradunak bakarrik sartu daitezke. Eremu pribatu horretan, laguntza teknikoko zerbitzuak elkarte guztientzako interesa izan daitekeen informazioa partekatzen da. Eta ondoren, elkarteek euren bazkideekin partekatzen dute informazioa. Hortaz, webguneak ere elkarte ezberdinen arteko lotura egiten du.

Harrera beroa

Gaur aurkeztu den webgunea abuztuan argitaratu zen, eta lehenengo asteetan harrera beroa izan du. Elkarteek lehendabiziko albisteak jarri dituzte, eta erabiltzaileak hasi dira komunikatzeko sistema berri hau erabiltzen.

2022/09/23-an argitaratua