Udala morez argiztatuko da ekainaren 23an

Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunean, gaixotasunari ikusgarritasuna ematea du helburu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Beste urte batez, Donostiako Udalak bat egingo du Dravet Sindromearen Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, Udaletxeko fatxada morez argiztatuko da. Ekainaren 23an ospatzen da gaixotasun arraro honen eguna. Udalak ekimena hurrengo helburuekin egiten du:
  • Gaixotasunari ikusgarritasun handiena ematea
  • Gizartea ohartarazteko eta kontzientziatzeko sindrome hori duten familiek eguneroko bizitzan dituzten erronka eta zailtasun guztiez
  • Ikerketan inbertitzeko beharraz, gaixotasun horren ondorioak arintzeko eta pairatzen dutenen bizi-kalitatea hobetzeko.

Bestalde, Dbusek ere ekimena babestuko du eta horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek Dravet Sindromearen kartela eramango dute egun guztian zehar.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/22-an argitaratua