Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 15. ekitaldiaren palmaresa

Lan guztiak apirilaren 5etik 14ra Victoria Eugenia Antzokian izango dira ikusgai

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak antolatutako Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 15 ekitaldi honetan, jolasteko eskubidea jorratzeko gonbita egin da. Berriro ere, oso-oso erantzun ona jaso dugu ikastetxe, haurtxoko, gazteleku, arte-akademia eta beste hainbat talderen partetik. Hain zuzen ere, 2.600etik gorako neska-mutil eta gaztek irudikatu dituzten jolasteko eskubidearen inguruko ideiak eta inpresioak.

Lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo Plazatik) ikusi ahal izango dira, apirilaren 5etik 14ra bitartean, 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 ordutegian. Honetan ikusgai egongo dira ere margo irabazleak, hauek izan dira:

Palmaresa

2019/04/01-an argitaratua