Donostia Kirolak aurkeztu 2018ko memoriak donostiako kirolaren sasoi ona erakusten du

Biztanleriaren %73ak baino gehiagok kirola egiteko ohitura du (gutxienez astean behin)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Memoria honetan jasotako datuek erakusten dute kirola nola bizi den donostiarren artean, hiriaren nortasunaren ezaugarrietariko bat bihurtzen ari da eta. Adierazpen hori oinarritzeko, memoriak zenbait zutabe aipatzen du: hiritarren kirol praktika altua, Kirol Txartelaren hedapen handia eta kirol ikastaroetan partaidetzaren igoera, kirol ikuskizunen egutegia finkatzea, gure kirolarien emaitza hobezinak (batez ere, neskena), udal kirol zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetzearen ona eta zerbitzu horien kudeaketa eraginkorra, arduratsua eta jasangarriaren bidez lortu diren emaitza onak dira Donostiako kirol jardueraren ardatzak.

Kirolaren praktika


Hiritarren kirol praktikari dagokionez, biztanleriaren %73ak baino gehiagok kirola egiteko ohitura (gutxienez astean behin) daukala adierazi behar da. Datu hauek, hiru urtero egiten den kirol ohiturei buruzko inkestatik datozenak (azkena 2018 urtean), Europan dauden kirol praktikatik gora kokatzen gaituzte. Gainera, kirol praktika emakumeen artean gehiago hazten dela azpimarratu behar da.

Udaleko kirol zerbitzuei dagokienez, Kirol Txartelako harpidedunen kopuruak gora egin du eta 48.000tik gora kokatu zen iaz (48.326). Kontuan badugu klubek kudeatutako zenbait udalaren kirol instalaziotan berezko harpidedunak ere badaudela, Donostiako udalaren kirol instalazioetan 56.000 harpidedun daude hirian, biztanleriaren % 30 baino gehiago.

Klubak eta kirol elkarteak, ezinbesteko aliatuak


2018. urtean zehar, Donostia Kirolak 1.400.000€ banatu zituen dirulaguntzen moduan, eta onuradunak izan ziren 40 ikastetxe eta 82 kirol klubak.

Eskola Kirolaren eremuan, ikastetxeek 5.000 lizentzia biltzen dute (matrikulazioaren %73k parte hartzen du lehiaketa hauetan), eta dirulaguntza jaso duten klub guztien artean 10.000 kirolari inguru daukate (kadetetik helduen mailara). Azpimarratu behar da, lizentzi kopuru horren %33 emakumeen lizentziak direla, eta hauek gorako joera erakusten dutela azken urteetan. (8 puntu azkeneko lau urteetan)

Horrez gain, hirian antolatzen diren jolas izaerako herri jardueretan (krosak, pilota, futbol txapelketak…) partaidetzak ere gora egin zuen 2018. urtean, guztira 71.000 partaide bildu zituzten proba hauek. Apaigarria da, 60.867 pertsonek hirian antolatutako 47 herri lasterketetan parte hartu zutela.

Kudeaketa eraginkorra, arduratsua eta jasangarria


Donostia Kirolak bere eremuan erreferente bihurtu duen kudeaketa eredua garatzen jarraitzen du, eta horren aintzatespenaren moduan 2016. urtean Eusko Jaurlaritzak ematen duen Kudeaketa Aurreratuari Brontzezko saria jaso zuen, orain arte Euskadiko lehen udal kirol zerbitzua delarik.

Ekonomiko arloan, Donostia Kirolak asko hobetu du bere autofinantzaketarako zeukan helburua, eta adierazle orokorra 66,20% datuan kokatu da; beste aldetik, autofinantzaketa funtzionala %70,29ra igo da, eta honek udalaren ekarpena murriztea berekin ekarri du.

Erabiltzaileen gogobetetzea


Udalaren kirol zerbitzuen erabiltzaileek egiten duten balorazioa altua izan zen 2018. urtean ere. Izan ere, udal Kirol instalazioen erabiltzaileen balorazioa 7tik gora mantendu zen, eta Kirol Ekintzak kanpainan parte hartu zutenen balorazioa 8tik gora.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/03/15-an argitaratua